XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguzkia sartuta gero, nolanaiko gaitzez makalen bat zuten guziek ekarri zitioten, eta Berak, bakoitzari eskuak ezarririk, sendatu egin zitun.

Deabruak ere askorengandik ateratzen ziran deadarrez esanka: Jainkoaren Semea zera Zu.

Ta Berak akarrez ixilerazten zitun, baitzekiten Kristoa zala.

Egundu orduko, andik irten eta basora joan zan, eta gizataldea Aren billa zebillan, eta Arengana etorrita, berekin geldierazi nai zuten.

Bañan Ark esan zien: Beste errieri ere Jainkoaren jaurerria otsegin bear diet; ortara bialdua bainaiz.

Beraz, Galileako sinagogetan Berri Ona zabaltzen ari zan.

Esk. Osasun zaitudan ene Jaun eta Jainko, egun eta gau deadar dagit Zuri: sar bekizu aurrean ene otoitza, Jauna.

Aleluia.

Ixil. Gure baruak Zuri begiko izateko, egizu, Jauna, biotz garbiz eskeiñi detzaizugula, oparigai onekin batean.

J. K. G. J..

2'garrena: Prótege nos edo Oblátis, 696 orr.

Sagara-aurrea: Pentekostekoa, 644 orr.; Communicántes eta Hanc ígitur, 631 ta 632 orr.

Mai. Arnasak noranai ufa egiten du, ta aren mintzoa entzuten duzu, aleluia, aleluia; bañan ez dakizu nondik datorren, ez nora doan.

Aleluia, aleluia, aleluia.

Maiond. Eukaristi onek eta Mezak bero dezaigutela biotza, Jauna, ta auen ondorioz berebat poztu gaitezela.

J. K. G. J..

2'garrena: Quáesumus edo Haec nos, 696 orr.